XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaur behintzat horrela bukatu nahi zuen eguna.
Ez zuen gehiago pentsatu nahi.
Sartu zen etxera.
- Zer da, Karraspio? - galdetu zion amak.
- Denda utzi behar dut.
- Zergatik utzi behar duzu denda? Zer egin duzu? - Nik ezerez.
Bizikletarekin erori naiz.
Eta otarrea hautsi zait.
- Baina, nola? - Ondotik kotxe bat sartu zait.
Eta erori egin naiz.
Eta dena puskatu da: bizikleta eta otarrea, eta beste gauza guztiak.
- Dena puskatu? Zertan ari zinen zu? - Ni? Beti bezala.
Errekaduak egin behar nituen, eta... - Eta, zer? - Ama ere berotzen hasi zen.
Eta gehiago pentsatu gabe, beste zaplastada bat eman zion: egun hartako bosgarrena.